XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Segurtasun-zirrindolak

Segurtasun-zirrindolek, motaren arabera, bi funtzio bete ditzakete:

- Biraketa galeraztea

- Elementu bati tope egitea edo eustea

Biraketa galerazteko segurtasun-zirrindolak, azkoina ez askatzea du helburutzat eta bereziki dardarapean lan egiten duenean.

3.13. irudian mota honetako gehien erabiltzen direnak erakusten dira.

3.13. irudia. a.- Segurtasun-zirrindolak

a) Grower zirrindola

b) Erlaiztun zirrindola.

Azkoinek ez biratzeko segurtasuna eskaintzen dute.

Erlaitza apropos eginik dagoen zulotxo batera sartzen da eta torlojoa edo azkoina estutu ondoren, zirrindolaren ertza okertu egiten da torlojo-buru edo azkoin-hexagonoaren aurpegietako baten aurka.

c) Zirrindola hozkatu eta elastikoak.

Hauek, aldi berean, barne aldetik nahiz kanpotik izan dezakete horzkadura.

Azkoina estutzean, zirrindolaren ertz biziak azkoinean eta piezan sartzen dira eta hark biratzea eragozten dute.